Quantcast
Channel: SCRATCH EGUNA » Formazioa
Viewing all articles
Browse latest Browse all 4

Scratch erabiltzen ikasi nahi duzu?

$
0
0

Scratch Egunaren ibilbidean zehar zenbait formazio saio ematen ibili izan gara. Bertan irakasle askok Scratch erabiltzen ikasi dute, zeintzuk jarduera gara daitezkeen, zeintzuk hardaware kitekin lotu daitezkeen… Urtero antolatu ditugu doako formazio saioak bai Bilbon zein Donostian edota Gasteizen ere.

Ohiturarekin jarraituz aurten ere formazio tailer bat antolatzeko asmoa dugu datorren apirilaren 12, 19 eta 26an, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara, Deustuko Unibertsitatearen Bilboko egoitzan (Avda. Universidades 24, 48007, Bilbao, http://goo.gl/maps/aP3ZP). Tailer honetan Scratchen oinarriak eta Scratch 1.4 eta 2.0ren arteko desberdintasunak ikasiko ditugu eta gure gelatan Scratchek duen erabilerari buruz hitzegingo dugu ere.

Zure burua argitu nahi baduzu eta gurekin batera parte hartu nahi baduzu, hurrengo formulario bete eta apirilaren 12an itxarongo zaitugu.

Izena emateko bete ezazu galdeketa hau.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 4